• youtube
  • twitter
  • facebook
  • icons
  • home
  • mapa web
  • euskera
Gasteizen 1986. urtetik

Aviso Legal

 

TEACHERS´ VITORIA CENTRO DE IDIOMAS Sozietate Mugatuak, abisu legal honen bidez, www.teachersidiomas.com web orrialdearen erabiltzaileei ohartarazten die bere Datuak Babesteko Politikaz.

www.teachersidiomas.com webgunea TEACHERS´ VITORIA CENTRO DE IDIOMASena da (IFK: B01426907), Gasteizko Fueros kaleko 47. zenbakian helbidea duena (PK: 01005).

Webgune hau erabiltzean bertan jasotako Erabiltzeko Baldintzak _mugarik eta erreserbarik gabe_ irakurri, ulertu eta onartu egin direla ulertuko da; aipatu baldintzak Pribazitate Politika eta datu pertsonalen tratamendua biltzen dituen Ohar Legal honetan jasota daude. Horiekin ados ez bazaude edota zalantzaren bat baldin baduzu, izena eman ez dezazun eskatzen dizugu, baita webgune hau ez erabiltzeko ere. Beraz, TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASek ez du inolako erantzukizunik izango.

Gerta zitekeen edozein aldaketa webgune honetan jakinaraziko litzateke, erabiltzaileak ezarritako araubide berriak kontuan eduki ditzan momentu oro.

 

DATUEN KALITATEA ETA INFORMAZIOA

Webgune honen erabiltzaileak _libreki, bere nahiz eta borondatez, eta zalantzarik gabe_  bere datuak eskatzen diren moduan eman nahi dituen ala ez erabakitze aldera, TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASek beharrezko informazioa luzatu nahi du.

Hori dela eta, 15/1999 Lege Organikoa (Datuak Babesteko Lege Organikoa) eta 34/2002 LSSICE (Informazio-gizartearen Zerbitzuak eta Merkataritza Elektronikoa Arautzeko Legea) Legea betez, TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASek erabiltzaileari jakinarazten dio bere www.teachersidiomas.com webgunean zenbait eduki informatibo eskuragarri dituela.

Webgune honetan emandako datu pertsonalak honako helburu hauekin baino ez dira erabiltzen: Zentroak zein webguneak eskaintzen dituzten zerbitzuen berri emateko (lan egin gurekin, blogak, mailaren ebaluaketa, dokumentu-gunea, gertaeren agenda, Zentroak antolatutako jardueren argazki/bideo bilduma, intranet-gune pribatua, etab.), datuak kontsultatzeko erabiltzaileentzako sarbidea emateko, erabiltzaileak bere kontua gurekin kudeatzeko (hala balitz) nahiz berarekiko komunikazioa eta kontaktua mantentzeko, bai eta webgunearen bidez egindako eskaerak kudeatzeko ere.

 

www.teachersidiomas.com webgunearen bidez bildutako datuak TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASen fitxategietan sartzen dira, betiere Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi ostean.

 

Zure curriculuma bidaliz gero, zure datuak TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASen fitxategietan sartzeko baimena ematen duzu; era berean, zurekiko kontaktua kudeatzeko eta aldi baterako lan-zerrendetan zure datuak sartzeko baimena ematen duzu. Modu horretan, denboraldirako zein behin betiko lanpostuak betetze aldera, Zentroak egindako hautaketa-prozesuetan parte hartzea izango duzu.

TEACHERS´ VITORIA CENTRO DE IDIOMAS SL (norentzat: Zuzendari andrea) Fueros kalea, 47, 01005 Vitoria-Gasteiz helbidera bidalitako eskaeraren bidez _idatzita eta sinatuta_, Datuak Babesteko Lege Organikoak jasotzen dituen sartzeko, deuseztatzeko, zuzentzeko eta aurre egiteko eskubideak izango dituzu, betiere zure NANaren kopia erantsita. Emandako datuetan aldaketarik egonez gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu, eta, horrela egin ezean, enpresa erantzukizun orotatik aske utziko zenuke.

Hala ere, tresna hau modu arduratsuan erabili ahal izateko, zure datuak sartu aurretik kontuan eduki itzazu hurrengo gomendio hauek:

EGIAZKOTASUNA, DATUEN GAURKOTZEA ETA EUREN ARGITALPENA

Datu pertsonalak emateak erabiltzaileak berak euren egiazkotasuna, zehaztasuna eta gaurkotasuna onartzen dituela esan nahi du.

Erabiltzaileak nahiz eta borondatez bere datu pertsonalak sartzen dituenez, adierazi eta bermatu egiten du informazio hori emateko gai dela eta berori egiazkoa, zehatza eta gaurkotua dela; halaber, isilpekoa ez dela ziurtatzen du, baita inongo kontratuko baldintzarik edota hirugarren baten eskubideak urratzen ez dituela ere.

Erabiltzailea arduratuko da bere datuak zuzenduta eta gaurkotuta mantentzeaz. Bere datuetan aldaketarik egonez gero, arestian aipaturiko helbidean jakinarazi beharko du. Horrela egin ezean, enpresa erantzukizun orotatik aske geratuko da.

Erabiltzaile bihurtzean, ohar legal honen zehaztapenak eta baldintzak onartzen ditu, eta bertako xedapen guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du.

Kontuan izan argitaratzen eta partitzen dituzun informazioa, iritziak, iruzkinak, argazkiak eta abarrak beste erabiltzaile batzuek ikusiak eta erabiliak izan daitezkeela; gogoan izan erabiltzaile horiek ezagunak zein ezezagunak izan daitezkeela, erabilera planetako edozein tokitatik egin daitekeela, eta guk ezin dugula beste batzuek informazio hori erabiltzea galarazi. Beraz, isilpean gorde beharreko ideia edo informaziorik bazenu, edota, zure eremu pribatuko materiala izateagatik _argazkiak, bideoak, gustuak eta horrelakoak_, beste batzuek erabiltzea nahi ez bazenu, ez argitaratzeko eta ez partitzeko gomendatzen dizugu, ez baikara arduratzen beste batzuek material horrekin egin lezaketen erabilera txarraz. Hori dela eta, beste batzuek www.teachersidiomas.com webgunean argitaratu edo partekatutako identitatearen, edukien edo informazioaren erabilera desegokia nahiz bidegabeko jabetzea ez dira gure ardura izango.
Erabil ezazu webgune hau modu arduratsuan, murriztu zure datuen argitalpena, eta aurreikusi zure ekintzek izan litzaketen eraginak.

Zure datuak deuseztatuko ditugu zuk eskatu bezain pronto; hala ere, ezin gara zuk beste batzuekin partitutako informazioaren deuseztapenaz arduratu _beste horiek ezabatu ez, edo kopiatu nahiz gorde zezaketen informazioa baita_. 

Perfilak faltsutu, hirugarren bat iraindu edo egiazkoa ez den informazioa ematen duten erabiltzaileen ehunekoa gutxienena izan liteke. Zeuk zerbitzuaren erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen duzu, posta baztergarriak bidaltzeari, iraintzeari, erasotzeari edo hirugarren baten eskubideak zein legeak urratzeari uko egiten diozularik.

HIRUGARREN PERTSONEN DATUAK

Webgune honen erabiltzaile moduan, gogorarazten dizugu zure datu pertsonalak kudeatzeko baimena besterik ezin duzula eman, eta ez hirugarren pertsonenak, inondik inora. Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, besteen pribazitatea errespetatu beharko duzu momentu oro; beste pertsona batzuen eremu pribatuko datuei dagokienez, bereziki kontu handiz jokatu beharko duzu, betiere datu horiek erabili aurretik baimena behar duzula kontuan hartuta (adibidez: argazkiak, pertsona-multzoak agertzen diren argazkiak...).

INTRANET ETA PASAHITZAK

Zentroaren gune pribatuaren erabilerari dagokionez, egun, erabiltzaile guztiek erabiltzaile-izen eta pasahitz berak dauzkate; pasahitza ikasturtero aldatzen da.

Etorkizunean erabiltzaileei pasahitz bana esleituko balitzaie, hori pertsonal eta besterenezina litzateke; hori dela eta, erabiltzaileari, eta ez beste inori, legokioke pasahitzaz arduratzea, erabateko isilpean eta sekretupean mantendu behar luke, eta ez lioke beste inori erabiltzen utziko. Era berean, uko egingo lioke beste batzuen pasahitza erabiltzeari, eta, beraz, betebehar horren urraketak ekar litzakeen era guztietako kalte edo ondorioen erantzukizuna izango luke. 

Etorkizunean erabiltzaileei pasahitz bana esleituko balitzaie, izenaren nahiz pasahitzaren baimenik gabeko erabilerarik egotekotan, edo baimenik gabeko hirugarrenak bertan sartzekotan, erabiltzaileak berak www.teachersidiomas.com webguneari lehenbailehen jakinarazteko konpromisoa hartzen du.

Sistemen kontrako erasoa egotekotan edo sistemetan baimenik gabe sartzekotan, TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASek ez du datu pertsonalekin suerta litezkeen arazoen inongo erantzukizunik hartuko _ezarritako segurtasun-neurriek antzematea ezinezkoa bailitzateke_; halaber, sarbide-kodearen edo datu pertsonalen zaintza desegokia ERABILTZAILEAREN errua denean, Zentroak ez du inolako erantzukizunik izango. 

EDUKIAK  

Webgune honetako edukiak TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASek eginak eta sartuak dira, barne-iturriak erabilita; hortaz, Zentroak barneko edukien erantzukizuna baino ez du hartuko. TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASek edozein momentutan webgune honetako edukiak aldatzeko eskubidea dauka, eta ez du inongo erantzukizunik hartuko Zentroak berak sartu ez dituen edukien inguruan. Bestalde, ez du link edo hiperloturen funtzionamendu egokia bermatzen.

SEGURTASUNA

Gaur egungo teknologia-maila, gordetako datuen izaera eta eurek izan ditzaketen arriskuak _bai gizakiak bai ingurumen fisikoak eragindakoak_ kontuan hartuta, datu pertsonalen segurtasuna bermatze aldera, eta euren aldaketa, galera edo baimenik gabeko sarbidea zein kudeaketa saiheste aldera, TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASek beharrezko neurri antolatzaileak eta teknikoak ezarri ditu.

BESTE WEBGUNE BATZUETARAKO LOTURAK

www.teachersidiomas.com webguneak beste webgune batzuetarako loturak izan ditzake, zure interesekoak izan daitezkeelakoan. Hala ere, datu pertsonalen babesari dagokionez, Zentro hau ez da arduratuko beste webgune batzuek egindakoaz. Datu pertsonalen babeserako Politika hau webgune honetan bakarrik aplikatuko da, eta ez beste inon. Horregatik, bisitatzen dituzun webguneen datu pertsonalen babeserako politikak irakurtzeko gomendatzen dizugu. www.teachersidiomas.com ez da arduratuko beste webgune batzuen edukiaz edo pribazitate-politikaz, ez eta euretan sartutakoan gerta daitezkeen kalteez, kostuez, galerez edota ezustekoez ere.

ERANTZUKIZUNA

 TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASek ez du inongo erantzukizunik hartuko hurrengoetan:
Ez da webgunearen zerbitzuen etengabeko eraginkortasuna bermatzen; beraz, komunikazio, deuseztatze edo osatugabeko bidaltzeetan gerta daitezkeen akatsak edo arazoak ez dira Zentroaren erantzukizuna izango.

ERABILTZAILEEK edo hirugarrenek webgunean eragin lezaketen kalte oro ez da Zentroaren erantzukizuna izango.

TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASek sarbidea eten ahalko du, aurretik abisatu barik, behin betiko edo denboraldirako, gerta litezkeen kalteen erantzukizuna ziurtatu arte. Era berean, TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASek agintari eskudunei lagunduko die, eta arazoak jakinaraziko dizkie, legez kontrako edozein ekintzak sortutako kalteak direla jakin bezain pronto.

 

TEACHER´S VITORIA CENTRO DE IDIOMASek eskaintzen dituen zerbitzuen ondorio diren kalteen edo ekintzen erantzukizuna bere gain hartzen du, betiere ERABILTZAILEAREN eskura dauden zerbitzuen Kontrataziorako Baldintza Orokorretan zehaztutako moduan eta ezartzen diren mugen barruan.

ESKUMENA ETA EZARRI BEHARREKO LEGEA

Baldintza orokor hauek espainiar legedian oinarritzen dira. Vitoria-Gasteizko epaitegiek eskuduntza dute baldintza orokor hauen ondorio izan daitezkeen eztabaidak edo gatazkak konpontzeko. Halaber, ERABILTZAILEAK espresuki uko egiten dio legokiokeen beste edozein eskumeni.