• youtube
  • twitter
  • facebook
  • icons
  • home
  • mapa web
  • euskera
Gasteizen 1986. urtetik

Udako
trinkoak

Udako ikastaroak

tecnologia

3 urtetik gorako umeak.

Geure eskoletan bertan, Gasteizen.
3 urtetik gorako umeentzako Ingeles eta Frantses ikastaro trinkoak.
Ekainean 2 edo 4 astez, astelehenetik ostiralera, goizetan 9:00-etatik 13:00-etara.
Ikasleen adin eta mailaren araberako taldeak.

Ikastaroaren ezaugarriak:
Ikasketaren alde didaktiko eta ludikoak bateratzen ditugu.
Material didaktiko ugari erabiltzen dugu: liburuak, bideoak, D.V.D.-ak, multimedia programak.

Ikasleen adin eta mailaren araberako taldeak sortzen ditugu. Ikastaro honek ikuspegi praktikoa dauka, ahozko komunikazioan oinariturikoa. Gure ikasleen bizitzan ingelesaren erabilpena sustatzea dugu helburu. Hizkuntza baten ikasketaren hiru alor ezberdin lantzen ditugu goizean zeharreko hiru eremu bananduen bidez.

  • Eremu didaktikoa
    Kontzeptu berriak ikasteko, hiztegia hedatzeko eta ikasitako ezagutzak praktikan ipintzeko. Gure ikastaroak metodologia aktibo eta komunikatzailea dute oinarri, ikasleen partehartze derrigorra bultzatzen duena.
  • Jolas Eremua
    Ingelesa praktikatzeko eta ikasleen eguneroko bizitzan bere erabilera bultzatzeko jolas dibertigarriak eta txangoak. Hiritik irteera kulturalak, hala nola, museoak bisitatzera, intereseko guneak bisitaztera, etab. Irteera guztien aurretik lan bat eta bisitaren ondoren proiektu bat egin beharko dira.
  • Ekintzak
    Talde txikietan garatutako tailerrak, eskulanak, proiektuak eta komunikaziorako jolasak, ikasitako guztia sendotzeko. Irakurketarako liburuak eta kontu-kontalariak, ahozko ulermena hobetzeko. Abestiak, pelikulak eta multimedia programak hizkuntzan eta kulturan sakonago murgiltzeko.

 

Gazteak, Unibertsitateko ikasleak eta Helduak

Uztaileko ikastaro trinkoak. Egunean gutxienez bi orduko klaseak, goizez eta arretsaldez.

Erritmo bizia azkar hobetzeko xedez.

40-80 orduko luzapena